Gida espiritual, edo euscoach, edo laguntzaile-bideratzaile hasiberriez aritu ginen aurreko saioan. Lider beterano bati buruz hitz egin dugu, berriro, hamaikagarrenez, oraingoan: Jon Maia handiaz, Euskal Herriaren itsasotasunaz eta belaontzi gogorrenentzat ere biziki arriskutsuak diren izotz-mendiez. Izotz-mendiak bezalakoak omen gara guztiok, jokabide batzuk azaleratzen ditugu, baina urpean ezkutatu gauza mordoa, sentimendurik beroenak-eta. Jonek ez, alderantzizko izeberga da bera, barruan d...
Show more...